Matrikulazio prozesua Haur Hezkuntzan eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzan

Mailak: Haur Hezkuntzatik (2 urte) DBHra bitartean (16 urte)

Epe ofiziala: Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era (biak barne)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia
  • Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero)
  • Familia helbidearen erroldagiria Udalak egina
  • Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpenjudiziala edo behin-behineko neurria, etab.)
  • Ikastolaren izen emateko orria (eskolan bertan eskatu)
  • Baremaziorako dokumentuak (indarreko arauan zehaztutakoak)