Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazetara deialdia

Erresuma Batuan eta Irlandan, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

Egutegia:

EHAA argitaratzea: 2014ko urriaren 1ean

https://www.euskadi.net/diru_laguntza/2014/hizkuntza-atzerri/y22-izapide/eu

Aurre-eskabidea betetzea: 2014ko urriaren 1etik 20ra arte, biak barne. www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net orrian eskuratuko da, Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak/Unibertsitateaz kanpoko ikasleak atalean.

Aurre-eskabideak aurkeztea: ikastetxean, 2014ko azaroaren 21ean, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.